Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
443

IRAGARKIA. Honen bidez, EuskoTreneko zenbait geltokitan jartzeko, tituluen salmentarako makina automatikoen horniketa eta instalazioa kontratatzeko lizitazioaren deialdia egiten da.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: EuskoTreneko zenbait geltokitarako, tituluen salmentarako makina automatikoen (Meat) horniketa, instalazioa, abian jartzea eta mantentzea.

b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.

c) Burutzapen epea: gehienez 6 urte.

d) Loteak: bai, 2 lote.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua (gehienez 6 urteko aldian zehar) lau milioi hirurehun eta hirurogeita hamahiru mila (4.373.000,00) euroko kopurua da, kontzeptu guztiak barne eta BEZaren salbuespen bakarrarekin, ondorengo banakapenaren arabera:

a) 1. lotea: gehienez, hiru milioi ehun eta laurogei mila (3.180.000,00) euro.

b) 2. lotea: gehienez, ehun eta berrogeita hamar mila (150.000,00) euro.

Bandalismoak eragindako kalteen konponketa: laurogeita hamar mila (90.000,00) euro, (gutxi gorabehera 15.000,00 euro/urtean).

Mantentzea, bermearen gutxieneko aldiaren ondoren: laurehun eta laurogei mila (480.000,00) euro, (gutxi gorabehera 120.000,00 euro/urtean).

1. lotea aldatzea Meats eskaerak hedatzeagatik: laurehun eta hirurogeita hamazazpi mila (477.000,00) euro.

5.– Bermeak: baldintzen pleguen araberakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus

b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko otsailaren 12ko eguerdiko 12:00ak.

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.

8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko martxoaren 15eko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6. 48006 - Bilbao.

c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion partean.

Bilbao, 2016ko urtarrilaren 22a.

Zuzendari nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala