Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
442

IRAGARKIA, Barakaldoko Udalerriko zarataren mapa onartzeari buruzkoa.

Hurrengo ebazpena adierazten den moduan adostu da 2015eko azaroaren 23ko 08045 zenbakiko Alkate Dekretu bidez:

«AAC Centro de Acústica Aplicada SL-k egin duen Barakaldoko Udalerriko Zarataren Mapa onartu aurretik, erabaki da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako iragarki bidez jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, espedientera bildutako dokumentazioa, pertsona fisiko nahiz juridiko orok aztertu, eta alegazioak aurkez ditzan.

Hori horrela, dokumentazioa interesdunen eskura egongo da lehenengo iragarkia aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik azkeneko iragarkiaargitaratu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Ingurumen, Osasun eta Kontsumo Arloko Lege eta Administrazio Zerbitzuan. Era berean, eta aipatu jendaurreko informazio epean, udal web-orrian ere egongo da Zarataren Mapa».

Barakaldo, 2015eko azaroaren 23a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGI.


Azterketa dokumentala