Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
434

EDIKTUA, 572/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian, 572/2014 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Aitor Alba Carrerak eskatuta, Francisco Franco Lozanoren aurka, hitzezko judizioari buruzkoa. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

88/2015 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Aitor Alba Carrera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Francisco Franco Lozano, auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: kontratu partikularrak.

EPAITZA

Baietsi egin dut osorik Aitor Alba Carrerak aurkeztutako demanda, Francisco Franco Lozanoren aurkakoa –auzi-ihesean bera–. Horrenbestez, kondenatu egiten dut aipatutako demandatua auzi-jartzaileari 340 euro ordaintzera, gehi horrek demanda aurkeztu zenetik hona sortutako legezko interesak. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Francisco Franco Lozano demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hamabian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala