Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
429

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 26koa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kiroletako zuzendariarena, Euskadiko Kanoe Federakuntzaren Estatutuetan egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.

Euskadiko Kanoe Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko apirilaren 25ean, 85. zenbakiarekin. Orain, Federazioaren estatutuetan artikulu bat aldatu da.

Euskadiko Kanoe Federazioak, 2015eko irailaren 28an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuen 3. artikulua aldatzeko erabakia hartu zuen eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Kanoe Federazioaren Estatutuen 3. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:

«3. Artikulua:

Euskadiko Kanoe Federazioaren helbidea ondorengoa da: Errotaburu Pasealekua 1, 3. solairua. Herria: Donostia. PK: 20018. Lurralde Historikoa: Gipuzkoa».

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasotzen denaren arabera, administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen kontra, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen aurrean gorako errekurtsoa jar daiteke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala