Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
426

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Industriako sailburuordearena, Indartu programan aurreikusitako laguntzen 2015eko ekitaldiko onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Indartu programaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko enplegua sortzen duen inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako diru-laguntzen programa arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, laguntza horien onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dugu orain onuradunen zerrenda. Hori guztia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2015eko uztailaren 28an emandako Aginduan aurreikusitako laguntzei dagokienez, agindu horretan arautu baitzen Indartu Programa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko enplegua sortzen duen inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako laguntzak ematekoa.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2015eko ekitaldia). Agindu horren bidez, Indartu Programa arautu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea indartzeko enplegua sortzen duen inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala