Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2016ko urtarrilaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
419

2229/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lourdes Ramírez Samaniego andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendariaren kargutik kentzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 11ko 290/2013 Ebazpenaren bidez (apirilaren 15ko EHAA, 71. zk.), Lourdes Ramírez Samaniegoandrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatu zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Akordioaren bidez, Arabako Unibertsitate Ospitale Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Lourdes Ramírez Samaniego andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Erizaintzako zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2015eko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Arabako Unibertsitate Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala