Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2016ko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
366

IRAGARKIA, ertzain bati Segurtasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena, zeinen bidez zehapen-espedientea ireki baitzaio.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

1.– Jakinarazten zaio, halaber, 14547 zenbaki profesionala duen agentea izendatu dela zehapen prozedurako instrukzio-egile. Agente hori errefusatu ahal izango du formaz, eta 30/1992 Legearen 29. artikuluan zehaztutako arrazoiengatik.

2.– EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, parte hartzen duen jarduera guztietan letradu baten laguntzaz agertzeko eskubidea du.

3.– 13365 zenbaki profesionala duen agenteari ere dei egiten zaio, instrukzio-egilearen aurrean deklaratu dezan, 2016ko otsailaren 10eko 10:00etan, Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

4.– Jakinarazten zaio, era berean, prozedurako jarduera guztien kopia bat bere eskura duela Barne Arazoetarako Zerbitzuan (Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

5.– Ohartarazten zaio ezen, EAEko Polizia Kidegoen Zehapen Erregimenaren Arautegiko 41.3 artikuluaren arabera bideratu zaion 608X15ED041 zehapen-espedientea izapidetzeko epea geldirik dagoela 2015eko abenduaren 17az geroztik.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala