Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2016ko urtarrilaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
354

IRAGARKIA, 2016rako Lan Eskaintza Publikoa onartzeari buruzkoa.

2016ko urtarrilaren 11an, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean –3. zk.– eman da argitara Luis Aranburu Udal Musika Eskolaren zuzendaritza-kontseiluaren 2015eko abenduaren 3ko ebazpena, zeinaren bidez onartzen baita erakunde horretako Lan Eskaintza Publikoa 2016rako, honela zehaztuta:

– Piano-irakaslearen lanpostu bat (ehuneko 100eko dedikazioa), 3. hizkuntza-eskakizunarekin.

– Musika-informatikako irakaslearen lanpostu bat (ehuneko 30eko dedikazioa).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 14a.

Zuzendaritza-kontseiluko lehendakaria,

IÑAKI PRUSILLA MUÑOZ.


Azterketa dokumentala