Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2016ko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
340

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 225/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 225/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Frenos Araba, S.L.

Abokatua: Irene Ortiz de Guzman Olarte.

Prokuradorea.

Demandatua: Jose Tomas Garcia Antolin.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-25ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Frenos Araba, S.L.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, auzi-ihesean den Jose Tomas Garcia Antolinen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 1.259,63 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz prozesuko kostuak.

Jose Tomas Garcia Antolin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko azaroaren 25a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala