Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2016ko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
335

EDIKTUA, 442/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 442/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria del Carmen Anzola Lopez-Jaime Maillo Gutierrez ondasun-erkidegoa.

Abokatua: Alberto Ruano Alcubilla.

Prokuradorea: Jesus Fuente Lavin.

Demandatua: Proservi Power Union, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-25ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut prokuradore Fuente Lavinek, Maria del Carmen Anzola Lopez-Jaime Maillo Gutierrez ondasun-erkidegoaren izenean eta ordez, aurkeztutako demanda, Proservi Power Union SLren aurkakoa; horrenbestez, aipatutako demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 23.580 euro ordaintzera, gehi Kode Zibilaren 1.101 eta 1.108 artikuluetako interesak –demanda aurkeztu zenetik ebazpen honen egunera arte–; eta egun honetatik guztiz ordaindu arte, PZLko 576. artikuluan ezarritakoak. Kostuak ere ezarri zaizkio.

Proservi Power Union, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2015eko abenduaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala