Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2016ko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
330

EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 4koa, Justiziako sailburuordearena, Karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen (idazkari judizialean egungo izena) kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko irailaren 2ko Aginduaz deitutako laguntzak ebatzi eta esleitzearena argitara emateko dena.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko irailaren 2ko Aginduaren bitartez (irailaren 30eko EHAA, 186 zk.), Karrera Judizialera, Fiskalera eta Idazkaritza Judizialeko Kidegora iristeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak emateko arauak finkatu ziren. Agindu horretan ezarritakoaz bat etorriz eta Hautaketa Batzordeak, zeina aipatutako aginduan izendatutakoez osaturik baitago, 2015eko abenduaren 17ko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 1.– Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioaren Letraduen Kidegora iristeko oposizioak prestatzeko diru-laguntzak honako hauei esleitzea:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2.– Deialdi honetako diru-laguntza amaitzen denerako, laguntzari uko egiten zaionerako, baldintzak betetzen ez diren kasurako, bat-batean gertatutako ezintasun baten kasurako edo onuradun-izaera galtzea dakarren beste edozein kasutarako –betiere, laguntzak eman, eta hil biko epearen barruan gertatuz gero–, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:

(Ikus .PDF)

3.– Eskatzaile hauek kanpo uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutelako edo atzera egin dutelako:

(Ikus .PDF)

4.– Gainontzeko eskatzaileek ez dute lortu onuradun edo ordezko izateko behar den puntuazioa. Ebazpen honen lehenengo idatz-zatiko 1. eta 2. puntuetan daude, hurrenez hurren, onuradunen zerrenda eta ordezkoena.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epean, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 4a.

Justiziako sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala