Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2016ko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
329

54/2015 EBAZPENA, abenduaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita urriaren 16ko 41/2015 Ebazpena, Gobernu Kontseiluaren erabaki baten hirugarren puntua argitaratzea xedatzen duena. Horren bidez onartzen dira langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak arautzen dituena.

2015eko urriaren 13an egindako bileran, Gobernu Kontseiluak onartu zuen langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioa. Horren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak arautzen dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren lanpostuen zerrenda indarrean sartu baita.

Ikusi da akats bat dagoela idazketan; izan ere, aipatutako aurreakordioak ezarritakoaren arabera, programako bitarteko langileei lana eskaintzeko, ezinbestekoa da 2015eko irailaren 30aren aurretik hamabi hilabete jarraian lanean eman izana Lanbiden. Eta, izan ere, horretarako, kontuan hartu behar den data akordio honena da. Hori dela eta, Gobernu Kontseiluak 2015eko abenduaren 22ko bileran akatsen zuzenketa onartu du Gobernu Kontseiluaren 2015eko urriaren 13ko Erabakirako.

Horrenbestez, zuzendutako erabakiaren bosgarren paragrafoan xedatutakoa betetzeko xedeaz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea langile funtzionarioen sektore-mahaiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko langileen sektore-mahaiaren aurreakordioaren hirugarren puntua, zeinaren bidez arautzen baitira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen alderdi espezifikoak, betiere, atzemandako akatsak zuzendu eta gero.

«Hirugarrena.– Onartzea Gobernu Kontseiluaren 2006ko maiatzaren 30eko Erabakiari xedapen iragankor bat gehitzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileak hautatzeari buruzkoa.

Bigarren xedapen iragankor hau gehitu da:

"BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA.– Salbuespenak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileak hautatzeko.

Pertsonal-hautaketako salbuespenak, honako erabaki hau aplikatzearen ondorioz, hau da, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen sektore-mahaiak 2015eko irailaren 30ean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langile erakunde autonomoko langileen gainean hartutako erabakiaren ondorioz.

1.– Lanbiden berriki sortutako lanpostu hutsak aldi baterako betetzeko, 2015eko irailaren 30eko erabakian ezarritako prozesuari jarraituz, erabakia hartu den egunean Lanbiden diharduten programako bitarteko langileak baliatuko dira. Lan-poltsako ordenari jarraituz egingo dira lan-eskaintzak.

2.– Aurreko atala aplikatzeko, akordio honen dataren aurreko hamabi hilabeteetan jarraian Lanbiden lan egin duten langileei bakarrik egingo zaizkie lan-eskaintzak.

3.– Lan-orientatzailearen poltsan dauden Lanbideko langileak aukeratu ahal izango dira enplegu- eta prestakuntza-teknikariaren lanpostuak betetzeko, 2015eko irailaren 30eko erabakian ezarritako baldintzen arabera"».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.


Azterketa dokumentala