Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

15. zk., 2016ko urtarrilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
328

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 16koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: 5/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 16a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 5/2015 LEGEA, EKAINAREN 25EKOA, EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hartu du:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak 2015eko irailaren 21ean hitzartutako akordioa betez, lantalde bat osatu zen, hain zuzen ere, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen inguruan sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta nola konpondu proposatzeko. Lantalde horrek aurrez egindako negoziaketekin eta egindako jarduketekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, konpromiso hauek kontuan hartuta:

Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2015 Legearen 117. artikuluaren gainean azaldutako desadostasunei dagokienez (lege hori Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 10.5 artikuluan oinarrituta eman zen), bi aldeen ustez, Administrazio Publikoen Ondarearen azaroaren 3ko 33/2003 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren abintestato jaraunslea deklaratzeari buruz araututakoaren barruan interpretatu behar da artikulu hori.

2.– Lortutako akordioa dela bide, bi alderdiek uste dute akordio honetan jasotako xedapenaren gainean azaldu diren desadostasunak konpondu direla, eta planteatutako eztabaida amaitu dela.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2015eko abenduaren 15a.

Ogasun eta Herri Administrazioko ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala