Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
319

IRAGARKIA, 2016ko urtarrilaren 11koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazten baitira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15ekoa Aginduan ezarritako prozeduraren arabera.

Aipatutako egintza jakinarazten saiatuta ere, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoa bete dadin –Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatua–.

Interesdunak Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, 6., Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta idatziz onartu edo uko egin beharko diote. Horretarako, hamar egun balioduneko epea izango dute, agertu direnetik zenbatzen hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Eta hala jakinarazten da eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten, eta iragarki hau interesdun horientzako jakinarazpena izan dadin.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Bilbao, 2016ko urtarrilaren 11.

Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

JON IÑAKI URBINA GARCIA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala