Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
312

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 811/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 811/2015.

Demandatzailea: Joaquina Jimenez Jimenez.

Abokatua: Cristina Garcia de Barruetabeña.

Prokuradorea: Maria Boulandier Frade.

Demandatua: Fernando Jesus Jimenez Jimenez.

Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-21ean. Hona hemen epaitza:

644/15 Epaia, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian behin betiko neurriak aldatzeko bideratu den 811/2015 prozeduran emana, 2015eko abenduaren 21ean. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Joaquina Jimenez Jimenez, Boulander prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Fernando Jesus Jimenez Jimenez, zein auzi-ihesean baita eta prozesu-ordezkaririk ez baitu. Fiskaltza ere alderdi izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.

Fernando Jesus Jimenez Jimenez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala