
14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
311
EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 705/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
705/2015 ahozko judizioa.
Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa.
Demandatuak: Vizcaina de Renting, S.L. eta Allianz Cía de Seguros y Reaseguros, S.A.
Raquel Perez de Lazarraga Villanueva andreak, justizia-administrazioaren letraduak, jakinarazten du judizio horretan epaia eman dela 2016-01-04an; idazpuruak eta epaitzak honako hau diote, hitzez hitz:
Epaitegi honetan, 705/2015 hitzezko judizioaren autoak bideratu dira Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eskatuta, «Allianz, S.A.» aseguru-etxearen aurka eta «Vizcaína de Renting, S.L.» merkataritza-konpainiaren aurka (auzi-ihesean dago), diru-kopuru bat erreklamatzeko; Jiménez jauna izan da Aseguruen Konpentsazio Partzuegoaren abokatua eta ordezkaria, eta «Allianz, S.A.» aseguru-etxeari dagokionez, berriz, Mendoza andrea izan da ordezkaria eta Sucunza andrea abokatua. Autoak ikusita, hau da
EPAITZA
Baietsi egiten dut, partez, diru-kopuru bat erreklamatzeko jarri den demanda hori: Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak eskatuta jarri da, «Allianz, S.A.» aseguru-etxearen aurka eta «Vizcaína de Renting, S.L.» merkataritza-konpainiaren aurka (auzi-ihesean dago); Jiménez jauna izan da Aseguruen Konpentsazio Partzuegoaren abokatua eta ordezkaria, eta «Allianz, S.A.» aseguru-etxeari dagokionez, berriz, Mendoza andrea izan da ordezkaria eta Sucunza andrea abokatua. Ondorioz,
«Allianz, S.A.» aseguru-etxea kondenatzen dut Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari 1.124,23 euro ordaintzera, gehi legezko interesa, % 25 gehituta 677,76 euroren gainean 2014ko martxoaren 4tik aurrera, eta 446,47 euroren gainean 2015eko urtarrilaren 20tik aurrera, eta, bi kasuetan, osorik ordaindu arte.
Ezetsi egiten dut Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak (Jiménez jauna da abokatua eta ordezkaria) diru-kopuru bat erreklamatzeko, modu subsidiarioan, «Vizcaína de Renting, S.L.» merkataritza-konpainiaren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz,
Absolbitu egiten dut prozedura honetan haren aurka egindako eskaera guztietatik.
Eta hori guzti hori prozedura honetako kostuen gainean berariaz ezer adierazi gabe.
Ebazpen horren aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikuluan –in fine– xedatutakoaren arabera.
Vizcaina de Renting, S.L. demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 4a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS