Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
309

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurrien gainean bideratutako 51/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (51/2014).

Demandatzailea: Lorena Cardona Valencia.

Abokatua: M.ª Teresa Ramirez De Arellano Villar.

Prokuradorea: Maria Rosario Mugica Bolumburu.

Demandatua: Jamil Ernesto Gonzalez Rodriguez.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-15ean. Hona hemen epaitza:

«Baietsi egiten dut Lorena Cardona Valenciak eskatuta Maria Rosario Mugica Bolumburu prokuradoreak jarritako demanda, Jamil Ernesto Gonzalez Rodriguezen aurkakoa, auzi-ihesean bera, eta, horrenbestez, honako neurriak hartzea erabaki dut:

1.– Amak izango dut guraso-ahala.

2.– Zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio.

3.– Mantenu-pentsio bat ezartzen da; horren arabera, adingabearen aitak hilero 150 euro ordaindu beharko dizkio Cardona andreari, hileko lehenengo bost egunen barruan. Pentsio hori urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. Adingabea adinez nagusi egin eta ekonomikoki burujabe izan arte ordaindu beharko da mantenu-pentsioa.

4.– Bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte Gizarte Segurantzak bere gain hartzen ez dituen eta behar diren osasun-gastuak –ortodontzia, protesiak, betaurrekoak, lentillak, gastu sanitarioak, botikak, optika-gastuak, eta abar–, bai eta eskolako irakasleek edo tutoreek gomendatutako eskolaz kanpoko jarduerak ere.

Era berean, bi gurasoek erdibana ordainduko dituzte nahitaezko ez diren ezohiko gastuak, baldin eta euren artean hori adosten badute.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kondenarik berariaz.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1890 0000 39 0051 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Jamil Ernesto Gonzalez Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua zein den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala