
14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
306
EDIKTUA, 100/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
100/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Borja Llona Garciak epaia eman du, 2015-10-01ean. Hau da epaitza:
EPAITZA
Kondenatu egiten dut Ion Adir (AIZ: Y-0581238), Zigor Kodearen 623.1 artikuluko ebasketa-faltaren egile erantzulea izateagatik; horrenbestez, isun-zigorra ezartzen diot, hau da, berrogeita hamabost egunetan eguneko 6 euroko isuna ordaindu beharko du, eta, Zigor Kodearen 53.1 artikuluan xedatu bezala, ordaindu ezean erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du. Halaber, kostuak ordaingu beharko ditu.
Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dakioke Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari.
Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, bost egun balioduneko epean, epai hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamabosteko azaroaren hogeita hamarrean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS