
14. zk., 2016ko urtarrilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
305
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 375/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 375/2014 auzia.
Demandatzailea: Marta Alvarez Lopez.
Abokatua: Francisco de Asis Almodovar Gonzalez.
Prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo.
Demandatua: Andriy Shibunko.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak (adostasunik gabe).
Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-19an, honako hau xedatuta:
Baietsi egiten dut Amibilia prokuradoreak Marta Alvarez Lopezen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Andriy Shibunkoren aurkakoa, Fiskaltza ere parte izanik; horrenbestez, hau xedatzen dut:
Andriy Shibunko demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Azpeitia (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 2a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS