Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
294

IRAGARKIA, 295/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.

Interesa duen orori jakinarazten zaio CAVE-EAEK Coordinadora del Movimiento Asociativo Vecinal de Elorrio-Elorrioko Auzokide Elkartuen Koordinakundeak 295/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, honako xedapen hauen aurka: alegazioak ebatzi, eta Pulla-Azkarreta 7.1 Sektorearen Plan Partziala behin betiko onartzen duen Elorrioko Udalaren 2015eko martxoaren 25eko Erabakia, eta horren hirigintza-arauak (2015eko ekainaren 11ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 110. zk.); eta, zeharka, beste hauen aurka: Durangoko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partzialari behin betiko onespena emateko den Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 26ko 182/2011 Dekretuaren antolamendu-arauen 114. artikulua –Sustapen Publikoko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzoruari buruzkoa– (2011ko irailaren 8ko EHAA), horren hutsen-zuzenketa (2011ko urriaren 4ko EHAA), eta Elorrioko HAPOa behin betiko onartu, eta Pulla-Azkarreta C. S-7.1 sektorea berariaz industriarako erabiltzeko lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzen duen 2011ko apirilaren 14ko Erabakiaren hirigintza-arauak eta dokumentazio grafikoa (2011ko azaroaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala).

Ondorioz, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela aipatutako prozedura judizialean agertu eta aurkezteko, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 11.

Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren zuzendaria,

MARÍA ELENA LETE GARCÍA.


Azterketa dokumentala