Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
292

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobideko zuzendariaren 2015eko abenduaren 4ko Ebazpena. Ebazpen horren bitartez, Alpe Multiasistencia, S.L.ri irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Hortaz, honako hau jakinarazten zaio Alpe Multiasistencia, S.L.ri: 48A001/24/2015 zenbakiko zehapen-prozeduraren Ebazpena eman dela, 2015eko abenduaren 4an.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea, orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da ordaintzeko epea , betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordainketa egiterakoan, izena (Alpe Multiasistencia, S.L.), espediente-zenbakia (48A001/24/2015) eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala