Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
283

IRAGARKIA, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2015eko azaroaren 5eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, ezesten da Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2015eko ekainaren 19ko ebazpenen aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa. Ebazpen horien bidez, 2014ko kanpainarako, behi ume-hazleak dituzten ekoizleentzako laguntza eta behi ume-hazleak dituzten abeltzainen desabantaila espezifikoak orekatzeko laguntzak ematen dira eta ordaintzeko agintzen.

Aipatutako ebazpena interesdunei zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta, gainera, honako hau ohartarazten zaie.

Eskuragarri dute aipatutako ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta berorren aurka, interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpentzat har dadin.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala