Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
282

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2015eko urriaren 21eko Ebazpena jakinarazteko dena, Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko Laguntzen prozeduran -2015eko ekitaldian-.

Saiatu izan arren, ezinezkoa izan da ebazpena interesdunari jakinaraztea; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen irailaren 16ko 15/2014 Legeak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 12a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRON.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala