Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
279

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailuen Atalean 15 urtetik gora edo 275.000 km baino gehiago dituzten ibilgailuak berritzea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: KM/2015/072.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: ibilgailuak berritzea.

c) Lizitazioa argitaratzea: 2015eko azaroaren 2ko EHAA.

d) Loteen araberako banaketa eta kopurua:

1. lotea: 4 turismo-ibilgailu 4.480 mm edo gehiagoko luzerakoak.

2. lotea: turismo-ibilgailu arrunt 1.

3. lotea: 4 gurpiletako trakziodun ibilgailu 1.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

114.876,03 euro, BEZik gabe (139.000 euro, BEZa barne).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2015eko abenduaren 3a.

b) Formalizazio-data: 2015eko abenduaren 3a.

c) Kontratista:

– 1. lotea: Autocentro Armentia, S.A.

– 2. lotea: Autocentro Armentia, S.A.

– 3. lotea: Universal Tracción, S.A.

d) Herritartasuna: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa (BEZa barne):

– 1. lotea: 96.572,52 euro.

– 2. lotea: 14.914,87 euro.

– 3. lotea: 14.810,00 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 4a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala