
13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO VITORIA-GASTEIZKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
278
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 40/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Blanca Diez Forondak, Emakumeen aurkako indarkeriaren 1 zenbakiko epaitegian Zigor-arloko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,
Fede ematen dut:
Adostasunik gabeko dibortziorako 40/2015 judizioan, epaitegi honetako magistratu Maria del Carmen Molina Mansillak 68/2015 epaia eman du 2015-11-16an.
Victor Manuel Pereira Gomes jauna non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Arabako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, hogei eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko azaroaren hemeretzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS