Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
276

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 857/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, 857/14-B dibortzio-prozedura bideratu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

Natividad Campos Santamaría demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitu helbide ezagunik, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; demandatuari aditzera ematen zaio, halaber, ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko abenduaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala