Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
275

EDIKTUA, kalte-galerengatiko kalte-ordainen gainean bideratutako 1036/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1036/2013 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Miguel Marcos Tineo.

Abokatua: Jon Montes Del Val.

Prokuradorea: Leyre Cañas Luzarraga.

Demandatua: Fonor Empresa Constructora, S.A.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-10-08an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Leire Cañas Luzarraga prokuradoreak Miguel Marcos Tineo eta Teresa Centeno Fernándezen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Fonor Empresa Constructora, S.A.ren aurkakoa. Horrenbestez, demanda bidezkoa dela deklaratzen dut, eta alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hauek ordaintzera:

A) 1.445,60 euro;

B) Aipatu zenbatekoak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera sortutako legezko interesak, bi puntu gehituta.

C) Judizioaren kostuak.

Ebazpen hau irmoa da PZLb-ren 455.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (prozesuak bizkortzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen idazkera).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fonor Empresa Constructora S.A. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen hau irmoa da, eta ezin inongo errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko uztailaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala