
13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 4 orri.)
- EPUB (344 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
274
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 14koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, toki-erakundeei emandako diru-laguntzak iragartzen dituena, beren artxibo-sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduak toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotzeko emandako diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deialdia egiten du (2015eko urriaren 14ko EHAA, 195. zenbakia).
Aginduaren 12.3 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei esleipen-ebazpenaren banakako jakinarazpena egingo bazaie ere.
Ondorioz, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak ere argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 14a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
RSS