Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
273

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk kargutik kendu eta horien ordez beste batzuk izendatzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa kargugabetzea, Eudelen proposamenez: Boris Nogales Benito jauna, Agurtzane Llano Cuadrado andrea, Aitor Sorriketa Larrea jauna, Juan Carlos Castaño Moreno jauna eta Fernando San Martín Gubia jauna.

Bigarrena.– Haien tokian, agintaldia bukatzeko geratzen den aldirako eta Eudelen izenean, honako pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea: Mikel Pagola Tolosa jauna, Danel Bringas Egilior jauna, Iñaki Prusilla Muñoz jauna, Blanca Casado Fonseca andrea eta Josu San Pedro Montalbán jauna.

Hirugarrena.– Orain arte Euskadiko unibertsitateaz kanpoko ikasleen ordezkaria izan den Gaizka Azketa Etxeberria jauna Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea.

Laugarrena.– Gaizka Azketa Etxeberria jaunaren tokian, agintaldia bukatzeko geratzen den aldirako eta Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkari gisa eta Ikasle Abertzaleen proposamenez, honako pertsona hau Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea: Antxon Rodríguez Restegui jauna.

Bosgarrena.– Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen ordezkariak diren pertsona hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa kargugabetzea: Iván Pérez Hernández jauna eta Andoni Álvarez Gómez jauna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala