Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2016ko urtarrilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
272

AGINDUA, 2015eko abenduaren 21ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema fundazioaren estatutuak bateratzea eta beroriek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2015eko urriaren 15ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Jonathan Felgueroso Conde jaunak Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema fundazioaren izenean eta haren ordez aurkeztutako eskabidea fundazio horren estatutuen aldaketak inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, erabakiak publiko egiteko eskritura publikoaren kopia bikoitz baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2015eko urriaren 2an egiletsi zen Donostiako notario Martín Gabarain Astorqui jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1337).

Eskritura publiko horretan sartu zen Manuel Gómez Martínez jaunak -Patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritzia izanik- 2015eko irailaren 14an Donostian emandako ziurtagiria, 2015eko ekainaren 18an Patronatuak egindako bilerarena, zeinean, besteak beste, bertaratutakoek aho batez onartu baitzuten Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema fundazioaren estatutuen testu eguneratua.

Eskrituran, fundazioaren estatutuak daude jasota osorik.

Bigarrena.- Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.- Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.- Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Onartzea Fundación Instituto Gerontológico Matia - Ingema fundazioaren estatutuak batzea.

Bigarrena.- Agintzea fundazioaren estatutuen bateratze hori inskribatzeko, agindu honen datarekin, eta eskritura publikoan ezarritakoarekin bat. Eskritura horretan dago jasota estatutuen bateratze hori, 2015eko urriaren 2an fundazioak egiletsia, Donostiako notario Martín Gabarain Astorquiren aurrean (protokolo-zenbakia: 1337).

Hirugarrena.- Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala