Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

OSATEK A.B.
228

IRAGARKIA, Osatek, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 23ko erabakiari buruzkoa, zeinaren bidez Josu Xabier Llano Hernaiz izendatzen baita Osatek, S.A. sozietatearen zuzendari gerentearen postua betetzeko.

Osatek, S.A. sozietatearen zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdia aztertu da. Deialdi hori Osatek, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluaren 2015eko azaroaren 30eko Erabakiaren bitartez egin zen, eta 2015eko abenduaren 9ko EHAAn (234. zk.) argitaratu zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta euren baldintza profesionalak baloratu ere, curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Josu Xabier Llano Hernaiz jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Administrazio Kontseilu honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josu Xabier Llano Hernaiz izendatzea Osatek, S.A. sozietatearen zuzendari gerente.

Bigarrena.– Izendapen honek 2015eko abenduaren 28tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osatek SAko Batzar Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 23a.

Administrazio Kontseiluko lehendakaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala