Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
227

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, zeinen bidez jakinarazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean eragina duten Instalazioen Erregistroko inskripzio batzuk ezeztatzeko ebazpena.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila da Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean eragina duten Instalazioen Erregistroko kudeaketaren arduraduna.

Urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuaren –zenbait jarduera eta instalaziotan disolbatzaile organikoak erabiltzeagatik sortzen diren konposatu organiko hegazkorren emisioak murriztekoa– eta urtarrilaren 8ko 1/2013 Dekretuaren –konposatu organiko hegazkorrak igortzen dituzten instalazioei buruzkoa– pean dauden jarduerak aipatu erregistroan erregistraturik daude, bakoitza berari dagokion atalean.

Ikusirik zenbait jardueren titularrek ez dutela aurkeztu arauz eskatutako informazioa eta egiaztaturik titular horiek beren jarduerak eten dituztela, erabaki da ezestea eranskinean zehaztutako jardueren erregistroak Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunak, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Espedientearen dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzan dago eskuragarri (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 11.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala