Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
216

EDIKTUA, 690/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 690/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Pilar Alvarez Arnaiz.

Demandatua: Luis Maria Eraña Altuna.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2015eko irailaren 15ean; haren idazpurua eta epaitza hauek dira:

Ikusi egin dira 690/2015 hitzezko judizioaren autoak, zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoak. Epaitegi honetan bideratu dira autook, Pilar Álvarez Arnaiz andreak (NAN: 16240104B) eskatuta, Grisaleña letraduak lagunduta, Luis M.ª Eraña Altuna jaunaren aurka (NAN: 72568379K), auzi-ihesean bera.

EPAITZA

Baietsi egiten dut zenbateko bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, Pilar Álvarez Arnaiz andreak (NAN: 16240104B) eskatuta, Grisaleña letraduak lagunduta, Luis M.ª Eraña Altuna jaunaren aurka (NAN: 72568379K), auzi-ihesean bera; horrenbestez,

Kondenatu egiten dut Luis M.ª Eraña Altuna jauna honako hauek ordaintzera: 1.784,75 euro, gehi zenbateko horrek 2015eko urtarrilaren 20tik ebazpen honen egunera arte sortutako legezko interesa; betiere alde batera utzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, ebazpen hau betearazi behar bada. Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera.

Luis Maria Eraña Altuna demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala