Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
215

EDIKTUA, atzerriko epai bat aitortzeko bideratutako 316/2014 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 316/2014 exequátur.

Demandatzailea: Maria Del Carmen Gomez Rojas.

Abokatua: Francisco Javier Fanlo Dauphin.

Prokuradorea: Guadalupe Amunarriz Agueda.

Demandatua: Alfredo Rojas Duque.

Gaia: exequatur.

Judizio horretan, autoa eman zen 2015-12-01ean, eta xedapen-zatia honako hau da:

XEDAPENAK

1.– Amunarriz Agueda prokuradoreak Maria Del Carmen Gomez Rojas andrearen izenean eta ordez egindako eskariari baiezkoa emanez, Espainiako epaitegi honek aitortu eta onartzen du 2011ko apirilaren 29ko Epaia betetzea. Kolonbiako Cali - Valle-ko 5. Familia Epaitegiak eman zuen epai hori, ezkontza katoliko baten ondorio zibilak dibortzio bidez indargabetzeko prozeduran, zeinean parte izan baitira Maria Del Carmen Gomez Rojas eta Alfredo Rojas Duque.

2.– Errekonozimenduari eta betearazpenari dagokienez, honako hau da ebazpenaren epaitza, hitzez hitz: :.......................................... ERABAKIA

Adierazitakoa aintzat hartuta, Caliko Barrutiko 5. Familia Epaitegiak, Errepublikaren izenean justizia administratuz eta legeak emandako agintea baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Alfredo Rojas Duque eta Maria Del Carmen Gómez Rojas jaun-andreen arteko ezkontza katolikoaren ondorio zibilak dibortzio bidez indargabetzeko agintzea. Biak ere adinez nagusiak dira, Cali - Vallen dute helbidea eta Cali - Valleko hiritartasun-zedula zenbaki hauek dituzte, hurrenez hurren: 4.501.853 eta 31.323.998. Ezkontza, bestalde, San Fernando Reyko parrokian egin zen, 2003ko abuztuaren 9an, eta Cali - Valleko bigarren notariotzan erregistratu zen 03741056 serie zenbakiarekin. Erlijio-lotura zuzenbide kanonikoaren arauen bidez arautuko da aurrerantzean ere.

Bigarrena.– Desegindakotzat eta likidazio-egoeran deklaratzen da ezkontzaren bidez osatutako sozietatea.

Hirugarrena.– Onartzen da Rojas - Gómez ezkontideek egindako hitzarmena, elkarrekiko eta haien seme Sebastian Rojas Gómezekiko betebeharrei dagokienez. Honako hemen hitzarmena:

b) Mantenu-kuota, berrehun mila (200.000) pesokoa –txanpon arrunta–, hilero ordainduko zaio, Santiago de Cali hirian, hil bakoitzaren lehen bost egunetan, eskudirutan eta pertsonalki, adingabearen ama Maria Del Carmen Gómez Rojas andreari.

Laugarrena.– Epaiaren kopia bidaliko zaio Erregistro Zibileko dagokion funtzionarioari, ezkontideen ezkontza- eta jaiotza-orrian inskriba dadin.

Probidentzia hau irmoa denean, konpultsatu bitza idazkariak behar beste kopia, interesdunaren kontura, adierazitako helburuak betetzeko.

Kopiatu, jakinarazi eta bete bedi.

Epailea, ...................................

3.– Alfredo Rojas Duque jaunaren aurkako epaia aitortu eta betearaziko dela deklaratzen da.

3.– Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Alfredo Rojas Duque demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala