Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
214

EDIKTUA, 1243/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoa, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

1514/2014 falta-judizioaren gainean, epaia eman da. Hau dio:

79/2015 EPAIA

Getxo (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren bia.

Nik, Rebeca Del Campo Diez Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegiko eta bere barruti judizialeko epaileak ikusi ditut lesioei buruzko 1243/2014 falta-judizioko autoak; hauek parte hartu dute: Fiskaltza, akzio publikoan diharduela, eta Virginia Berecibar Moralejo eta Nerea Beltrán González, salatzaile eta salatu baitira biak. Epai hau eman da.

EPAITZA

Nerea Beltrán González kondenatzen dut, lesio-falta baten egile izateagatik, hogeita hamabost egunez 4 euro (140 euro, orotara) eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Virginia Berecibar Moralejo absolbitzen dut salatua izan den faltatik.

Aipatu isuna ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiarioaren mende geratuko da kondenatua, eta ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasuna kenduko zaio, zeina lokalizazio iraunkorreko erregimenean bete ahal izango baita, Zigor Kodearen 53.1 artikuluan xedatuaren arabera.

Epai hau ez da irmoa. Epaiaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Epaitegi honetan aurkeztu beharreko idazki batez egingo da errekurtsoa, epai hau jakinarazi eta biharamunetik, bost egun balioduneko epean.

Prozedura Kriminalaren Legearen 790.2 artikuluan ezarritako eran formalizatu beharko da errekurtsoa aurkezteko idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Getxon (Bizkaia), 2015eko urriaren 2an.

Jasota gera dadin eta Nerea Beltran Gonzalezi jakinarazteko balio dezan, honako hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko abenduaren hamalauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala