Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
209

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 364/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: L2 364/2015 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Maria Azucena Gonzalez Gonzalez.

Abokatua: Jose Luis Rodriguez Lopez.

Prokuradorea: Esther Alonso Olabarria.

Alderdi errekurritua: Borbala Lazar.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, 2015eko abenduaren 11n epaia eta argitze-autoa –2015-11-17koa–eman dira; hona hemen epaitza eta xedapen-zatia:

Epaitza: «Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak Epaiaren aurka, Azucena Gonzalezen ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa partez baietsi egiten dugu, aipatu ebazpena partez ezeztatu egiten dugu, eta kalte-ordainari gehitu behar zaio ezen instantziako epaiak errekonozitu egiten dituela ebazpen honetako bigarren oinarrian zehar errekonozitutako kontzeptuak. Eta oraingo honen aurka ez dauden gainontzeko erabakiei eutsi egiten zaie; guztiarekin ere, gora jotze honetako kostuen gaineko erabakirik hartu gabe.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Maria Azucena Gonzalez Gonzalez-i; hartarako, jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradunak itzulketa-agindua emango du.

Aurkaratzeko modua: kasaziorako interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoietako batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin ondoko hogei egun balioduneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapidetzeko onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4703 0000 00 036415. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, "Errekurtsoa" 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judiziala ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Ebazpena irmoa denean, jatorrizko autoak jatorria duten epaitegira bidaliko dira, ebazpen honen hitzez hitzezko ziurtagiriarekin, horren berri izan eta betearaz dezaten.

Gure epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dugu. Dagokion erroiluari erantsiko zaio epaiaren ziurtagiria.»

Xedapen zatia «2015eko abenduaren 11n, prozedura honetan emandako Epaiko Epaitza argitzea ebazten da, hain justu ere zentzu honetan: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak Epaiaren aurka, Azucena Gonzalezen ordezkaritzak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa partez baietsi egiten dugu, aipatu ebazpena partez ezeztatu egiten dugu, eta kalte-ordainari gehitu behar zaio ezen instantziako epaiak errekonozitu egiten dituela ebazpen honetako bigarren oinarrian zehar errekonozitutako kontzeptuak. Eta oraingo honen aurka ez dauden gainontzeko erabakiei eutsi egiten zaie; guztiarekin ere, gora jotzen honetako kostuen gaineko erabakirik hartu gabe.»

Borbala Lazar demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpenen testu osoa interesdunaren esku dago, epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko abenduaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala