Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
206

HUTSEN ZUZENKETA, abenduaren 29ko 244/2015 Dekretuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programa garatzeari buruzkoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Akatsak atzeman ziren abenduaren 29ko 244/2015 Dekretuan. Dekretu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programa garatzen da (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 6. zenbakia., 2016ko urtarrilaren 12koa). Eta akatsok zuzendu egiten dira jarraian:

2016/92 (1/15) orrialdearen laugarren paragrafoan, bi testuetan, gaztelaniaz zein euskarazkoan, hau esaten den lekuan:

«Dekretu horren bidez, esandako soberakina EAEn zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programa baterako erabili nahi da, 2015-2016ko deialdirako.»

Honako hau esan behar du:

«Dekretu horren bidez, esandako soberakina EAEn zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programa baterako erabili nahi da, 2016ko deialdirako.»

2016/92 (1/15) orrialde berean, bi testuetan, gaztelaniaz zein euskarazkoan, hau esaten den lekuan:

«Artikulu bakarra.– Onestea, dekretu honen eranskinean jasotzen diren baldintzei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programaren 2015-2016ko ekitaldirako ...»

Honako hau esan behar du:

«Artikulu bakarra.– Onestea, dekretu honen eranskinean jasotzen diren baldintzei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia- eta teknologia-inbertsioak egiteko programaren 2016ko ekitaldirako ...»


Azterketa dokumentala