Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
201

5/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari kargutik kentzen baita.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 3ko 776/2013 Ebazpenaren bidez (ekainaren 17ko EHAA, 115. zk.), Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.

Bigarrena.– Ebazpen hau 2016ko urtarrilaren 6an jarriko da indarrean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala