Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
200

257/2015 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Arabako Osasun Mentaleko sareko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Maria Artamendi Larrañaga andrea izendatzen da, lau urterako, luzatzeko aukerarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalgana Osasun Mentaleko zentroko Psikiatriako atal sanitarioko buru.

Irailaren 21eko 205/2015 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalgana Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atal sanitarioko buruaren lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Epaimahai kalifikatzaileak aurkeztutako eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Maria Artamendi Larrañaga andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalgana Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atal sanitarioko buru.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maria Artamendi Larrañaga andrea izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Osasun Mentaleko Sareko Zabalgana Osasun Mentaleko Zentroko Psikiatriako atal sanitarioko buru.

Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela, eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko Hirugarren Arau Komuneko 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen honen berri interesatuari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareko Pertsonaleko Zuzendaritzari ematea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 9a.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari gerentea,

EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala