Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
153

EDIKTUA, 147/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia - Merkataritzako Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 147/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Refineria de Aluminio, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Jesus Maria De Las Heras Miguel.

Demandatua: Ricardo Manuel Castillo Barrios, Raul Diaz Pardo eta Best Egoki, S.L.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatutako judizioan, 259/2015 Epaia eman da 2015-11-30ean, eta hau diote xedapenek:

EPAITZA

Jorge Venegas García prokuradoreak ordezkaturik Ricardo Manuel Castillo Barriosen aurka, auzi-ihesean den Raúl Díaz Pardoren aurka eta Best Egoki, S.L.ren aurka, Jesús María de las Heras Miguel prokuradoreak ordezkaturik Refinería de Aluminio, S.L.k aurkeztutako demanda osorik baiesten dut.

Prezioa ez ordaintzegatiko kontratu-erantzukizuna, Best Egoki, S.L.rena, deklaratzen dut, eta, orobat, Refinería de Aluminio, S.L.ren aurrean, Ricardo Manuel Castillo Barrios eta Raúl Díaz Pardo administratzailea solidarioen erantzukizun solidarioa, eta ondorioz,

Demandatzaileari ondokoak solidarioki pagatzera kondenatzen ditut Best Egoki, S.L, Ricardo Manuel Castillo Barrios eta Raúl Díaz Pardo: 12.779,40 euro; merkataritza-eragiketetarako berandutza-interesak, abenduaren 29ko 3/2004 Legekoak, eta epai honen gunetik hara PZLeko 576. artikuluko interesa.

Kostuak demandatuei ezartzen zaizkie.

Raul Diaz Pardo eta Best Egoki, S.L. demandatuen egungo bizilekuak ezezaguna direnez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariek apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri dute interesdunek, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala