Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
150

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2015eko abenduaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitaratzen da euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko 2016ko laguntzen deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko 2016ko laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 31ko Ebazpenean (2015eko abenduaren 31ko EHAA, 249. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2015/5529 (22/18) orrialdeko eranskinean, taulako lehenengo zutabean, «ESKATUTAKO DIRU-LAGUNTZA» atalean:

Hau jartzen duen lekuan:

«Eskatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen gaineko % 3, aseguruaren kontratazioa finantzatzeko»,

Hau jarri behar du:

«Eskatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen gaineko % 2, aseguruaren kontratazioa finantzatzeko».

Hau jartzen duen lekuan:

«Eskatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen gaineko % 4, bisa eta/edo administrazio-baimena izapidetzeko gastuak finantzatzeko»,

Hau jarri behar du:

«Eskatutako soldata-kostuen eta Gizarte Segurantzakoen gaineko % 2, bisa eta/edo administrazio-baimena izapidetzeko gastuak finantzatzeko».


Azterketa dokumentala