Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
149

AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, itsas haztegien bidez molusku bibalboak ekoizteko eremu bat deklaratzen eta sailkatzen duena Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 29ko 854/2004 (EE) Erregelamenduaren bidez, animalia-jatorriko produktuen kontrol ofizialak antolatzeko arau espezifikoak finkatu ziren. Bada, erregelamendu horretan ezarritakoarekin bat etorriz, agintari eskudunak bere aplikazio-eremuan dauden espezieen ekoizpen- eta berrezarpen-eremuak deklaratu eta sailkatu beharko ditu, betiere erregelamendu horretan aurreikusitako hiru kategorien arabera.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, akuikultura arloko plangintza estrategikoa aplikatuz eta aplikatzeko bete beharreko legezko izapideak bete ondoren, itsas haztegien jarduera ezarri nahi du xede horretarako aproposak diren itsasbazterreko eremu batzuetan.

Hori dela eta, agindu honen xedea da itsas hazkuntzaren bidez molusku bibalboak ekoizteko eremu bat deklaratu eta sailkatzea Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterrean. Horretarako, proposatutako ekoizpen-eremuetan aldiro egindako analisiak eta laginketa zelatariak hartu dira aintzat.

Arau honek hainbat erakunderen eskumenetan eragiten du; hori dela eta, agindu hau egiteko orduan, erakunde horiek kontsultatu dira.

Hori guztia kontuan izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Itsas haztegien bidez molusku bibalboen ekoizpen estensiboa egiteko eremu deklaratzea honako koordenatu geografikoen barruan dagoen Ondarroa eta Lekeitio arteko itsasbazterra (ikusi eranskina):

– 43° 22,222’ N 2° 27,833’ W;

– 43° 20,357’ N 2° 26,302’ W;

– 43° 21,557’ N 2° 28,629’ W;

– 43° 20,933’ N 2° 25,685’ W.

Bigarrena.– Uren kalitatea eta horrek akuikulturan daukan eragina kontuan izanda, A eremu gisa sailkatzea lehenengo puntuan adierazitako ekoizpen-eremua.

Hirugarrena.– Kontuan hartu beharko da agindu honetan ezarritako ekoizpen-eremuen sailkapena honako espezie hauen hazkuntzan:

– Ostra (Ostrea edulis eta Crassostrea gigas).

– Muskuilua (Mytilus galloprovincialis).

Laugarrena.– Urtero-urtero, arauzko analisiak eta laginketak egingo dira ekoizpen-eremuaren barruan dauden uren sailkapena ezartzeko.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ahalmena ematen zaio Arrantza eta Akuikulturako zuzendariari agindu honetan ezarritakoa betetzeko behar diren neurriak har ditzan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 8a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala