
6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
102
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazteko dena, zeinaren bidez artxibatzea ebazten baita Elouali Rachidek egindako 20-TU-Q-2015-00121 erreklamazioa.
Saiatu izan arren, ezinezkoa izan da ebazpena interesdunari jakinaraztea; beraz, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen irailaren 16ko 15/2014 Legeak, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzkoak.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.
Elouali Rachidek Bar Txatxutegiren aurka aurkezturiko erreklamazioa aztertuta, eta behar diren izapidetzeak egin eta gero, ezin izan da zehaztu turismo-arloko arau-hausterik egon denik; izan ere, ez dira biltzen erreklamazioan jasotako arau-haustea eratzen duten baldintzak, eta, gainera, ezinezko da salatutako gertakariak egiaztatzea, adierazitako bertsio kontrajarriek ez baitute laguntzen zer gertatu zen argitzen. Beraz, ez dago arau-hauste zehagarririk Turismoa Ordenatzeko martxoaren 26ko 6/1994 Legearen arabera.
Eranskinean aipatzen den interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2015eko abenduaren 17a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.
RSS