
6. zk., 2016ko urtarrilaren 12a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
93
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 9koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Larrialdiak Fundazioa entitatea, «Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea» espezialitatean Profesional Baimenduak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzeko dena.
Esp. zk.: SEG/0032/2015
AURREKARIAK
1.– Larrialdiak Fundazioa entitatearen ordezkaritzak 2015eko irailaren 10ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortzeko eskabidea aurkeztu zuen, ondorengo espezialitateetan:
– Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A eta B kategoriak.
2.– Atxikitako agiriak aztertu ondoren, dokumentazio osagarriaren ekartzeko eskaera egin zitzaion eskatzaileari, eta honek eskaera 2015-10-06an bete zuen: industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren V. kapituluan aurreikusitako eskakizun eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten zenbait agiri aurkeztu zituen espedientera, bereziki hauek:
– Entitatearen identifikazio-datuak, egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik: Urune kalea 35 zenbakia, (20100) Lezo.
– Prestakuntza-jarduerak gauzatzeko entitateak dituen giza baliabideen deskribapena.
– Garatuko diren ikastaroei buruzko zehaztapenak, gaiak, metodologia, antolakuntza eta ebaluazio-sistemak xehetasunez azalduta.
– Eskatzaileak eta Fersa Garabi Hidraulikoak S.L. enpresak izenpetutako hitzarmen bat, zeinen bidez honek bere instalazioen eta garabien erabilera ahalbidetzen dion, heziketa ikastaroak eman ditzan.
3.– Aurkeztutako agiriak aztertu ostean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoek ikuskatzeko bisita bat egin zuten eskatzailearen instalazioetara, eta egiaztatu ahal izan zen betetzen dituztela industria segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuak ezartzen dituen baldintzak, 2015eko azaroaren 4ko ziurtagirian agertzen denez.
4.– 2015eko azaroaren 25ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak Larrialdiak Fundazioa profesionalak prestatzeko erakunde aintzatetsi gisa aitortzearen aldeko txostena eman zuen.
Espedientea ebazteko, honako hauek kontuan hartu behar dira, eta horien aipamena egin:
OINARRI JURIDIKOAK
1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariari dagokio ebazpen hau ematea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
2.– Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraituz egin dira espedientearen izapideak.
3.– Halaber, egiaztatuta geratu da Larrialdiak Fundazioa delakoak badauzkala aipatutako 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan eskatzen diren instalazioak; Gipuzkoako Lurralde Historikoan daude horiek.
4.– Halaber, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde eskatzaileak ikastaroei buruz dokumentazio nahikoa aurkeztu du, gai-zerrendak, metodologia, antolakuntza eta ebaluatzeko aurreikusitako sistemak zehaztuz. Era berean, behar bezala justifikatu dira erakundeak ikastaroak emateko dituen giza baliabideak.
5.– Bestalde, frogatu da erakunde eskatzaileak betetzen dituela ekainaren 27ko 837/2003 Errege Dekretuaren (obretarako edo bestelako aplikazioetarako autopropultsatutako garabi mugikorrei dagokienez, jasogailuen eta mantentze-gailuen Erregelamenduko «MIE-AEM 4» Jarraibide tekniko osagarri berria onartzen du dekretu horrek) VII. eranskineko 5. puntuan garabi eta baliabide teknikoei buruz jasotzen diren baldintzak.
Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Larrialdiak Fundazioa entitatea Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsitzat aitortzea, espezialitate honi buruzko prestakuntza eman dezan:
– Autopropulsatutako garabi mugikorreko operadorea. A eta B kategoriak.
2.– Larrialdiak Fundazioa Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Entitate Aintzatetsien Erregistro Berezian inskriba dadila xedatzea; zenbaki hau izango du: BPPEE zk. A-0117.
3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari jakinarazten denetik hilabeteko epean. Hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan azaltzen denari jarraikiz.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 9a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.
RSS