Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

249. zk., 2015eko abenduaren 31, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA
5543

IRAGARKIA, Mugi Sistemaren aplikazioen mantenimendua egiteko zerbitzuaren kontratua, irizpide askorekin eta prozegura irekiarekin, esleitzeari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

a) Espedientea tramitatzen duen organoa: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza.

b) Espediente zenbakia: E3/2015/02.

c) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: http://atgipuzkoa.eus/eu/perfil-del-contratante

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Objetuaren deskribapena: kontratu honen xedea da Mugi Sistemaren aplikazioen mantenua gauzatzeko egin behar diren lanak, Plegu Teknikoan adierazitakoak.

c) Lotekako zatiketa: ez.

d) Kontratuaren iraupena: 12 hilabete.

3.– Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko prozedura.

a) Tramitazioa: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleitzeko irizpideak: irizpide anitzak. Ikusi Klausula Administratibo Berezien I. eranskineko 7 zk.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 76.000 euro.

BEZa (% 21): 15.960 euro.

Zenbatekoa guztira: 91.960 euro.

5.– Bermeak.

a) Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

b) Behin betiko bermea: esleipen kopuruaren % 5a (BEZik gabe).

6.– Dokumentazioa eta informazioa hartzeko tokia.

a) Bulegoa: GGLA erakundearen bulegoa.

Helbidea: Easo, 74.

Udalerria: Donostia.

Telefonoa/Fax: 943 00 59 59 / 943 00 55 77.

b) Web orria: www.atgipuzkoa.eus

c) E-mail: autoridadtransportegipuzkoa@atgipuzkoa.com

7.– Kontratistaren betebehar bereziak.

a) Sailkapen maila: ez da eskatzen.

b) Kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta tekniko-profesionala: ikusi Baldintza Administratibo Berezien Orria.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016-01-15.

Proposamenak posta bidez ere bidal daitezke. Lizitatzaileak, halakoetan, proposamena postetxean ipini zueneko data egiaztatu beharko du; eta egun horretan bertan, eskaintza egin izana jakinaraziko dio kontratazio organoari, posta elektronikoaz edo faxez. Proposamenak aurkezteko epea bukatuta gero bidalitako e-mail edo fax bidezko egiaztagiria duten eskaintzak ez dira onartuko.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza Administratibo Berezien Orrian zehazturiko agiri guztiak aurkeztuko dira, bertan adierazten den bezala 3 gutunazaletan sartuta.

c) Aurkezteko tokia: Klausula berezien I. eranskineko 2 zka.

d) Hautabideen onarpena: ez.

9.– Eskaintzak zabaltzea.

a) Helbidea: Easo, 74 - 1. solairua. 20006 Donostia.

b) Data eta ordua:

2016ko urtarrilaren 26an, eguerdiko 13:00ean.

2016ko otsailaren 8an, eguerdiko 13:00ean.

10.– Iragarkien gastuak.

Kontratuaren esleipendunaren kargura, 3.000 euroko gastua gehienez.

Donostia, 2015eko abenduaren 21a.

Idazkariordea,

IRMA DOMINGORENA ZAPIRAIN.


Azterketa dokumentala