Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SARRIMENDI, S.COOP.
5497

IRAGARKIA, Sarrimendi S. Coop. kooperatibaren (kooperatiba bereganatzailea) eta Aldegoikoop S. Coop. kooperatibaren (sozietate bereganatua) arteko xurgapenaren ondoriozko bat-egiteari buruzkoa.

xurgapenaren ondorioz BAT EGITEko ERABAKIA

Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 79.6 artikuluak eta ondoriozko araudiak xedatutakoaren arabera, jakinarazten da Aldegoikop S. Coop. kooperatibak, 2015eko azaroaren 24an, Ezohiko Batzar Orokorrean, eta Sarrimendi S. Coop. kooperatibak, 2015eko abenduaren 3an, Ezohiko Batzar Orokorrean, kooperatiba biak bat egiteko erabakia onartu dutela. Izan ere, Sarrimendi S. Coop. sozietate bereganatzailea izango da, eta Aldegoikop S. Coop., aldiz, sozietate bereganatua izango da. Hori guztia 2015eko ekainaren 5eko Bat-egiterako proiektuarekin bat dator, Kooperatiben Erroldan behar bezala gordailutu zen 2015eko irailaren 28an, eta bat-egite honek ez du kooperatiba bereganatzailearen estatutuetan aldaketarik eragingo.

4/1993 Legearen 80. artikuluarekin bat, berariaz jakinarazten da kooperatibatik banatzeko eskubidea izango dutela bat egiten duten kooperatiben bazkideek baldin eta bat-egitearen aurkako botoa eman badute, edo, Batzarrera bertaratu ez eta bat-egitearen aurka daudela Artezkaritza Kontseiluari idatziz adierazten badiote, bat-egitearen erabakiaren azken iragarkia agertu eta 40 eguneko epean. Modu berean, 4/1993 Legearen 81. artikuluarekin bat, berariaz jakinarazten da, hartzekodunek bat-egitearen erabakiari aurka egiteko eskubidea izango dutela hilabeteko epean, iragarkietatik azkena argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2015eko abenduaren 14a.

ARTEZKARITZA-KONTSEILUEN PRESIDENTEAK.


Azterketa dokumentala