Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
5491

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Amarako aginte-postuko videowalla berritzeari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: Amarako aginte-postuko videowalla berritzea.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko irailaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamaika mila euro (51.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko abenduaren 1a.

b) Esleipenduna: Faston Audiovisuales y Telecomunicaciones, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita bost mila berrehun eta laurogeita zazpi euro eta berrogeita hamazortzi zentimo (45.287,58), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hilabete bat (1) eta aste bat (1).

Bilbao, 2015eko abenduaren 15a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala