Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5488

IRAGARKIA, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei informazioa eta arreta telefonoz eskaintzeko zerbitzua xede duen administrazio-kontratua formalizatzeko dena (Espedientea: A-013/DEPS2015).

1.– Erakunde esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-013/DEPS2015.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen den egunaren biharamunean hasi eta 2016ko abenduaren 31ra arte.

e) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2015eko ekainaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 118. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 345.414,19 euro + 34.541,42 euro (BEZa); guztira, 379.955,61 euro.

5.– Esleipena:

a) Eguna: 2015eko azaroaren 11.

b) Kontratista: Agintzari, Cooperativa de Iniciativa Social, (IFK: F-48481923).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 345.408,00 euro (ez du BEZik).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2015eko abenduaren 7a.

b) Kontratista: Agintzari, Cooperativa de Iniciativa Social, (IFK: F-48481923).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala