Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5486

EDIKTUA, familia-zuzenbideari buruzko 498/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 498/2015, apelazio-errekurtsoa (familia).

Errekurtsogilea: Beikiya Bint Belle Ould Machnane.

Abokatua: Aranzazu Alonso Gomez.

Prokuradorea: Maria Victoria Guillen Ortego.

Alderdi errekurritua: Ahmed Salem Abdalahi Machnane eta Fiskaltza.

Gaia: exequatur.

Aipatu errekurtsoan epaia eman da, 2015-11-25ean. Eta hau diote xedapenek:

«XEDAPENAK

Baiesten dut, María Victoria Guillen Ortego prokuradoreak ordezkaturik, Beikiya Bint Belle Ould Machnanek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiak emandako autoaren aurkakoa, 270/2015 Exequaturren autoetan. Horrenbestez, ezeztatzen dugu aurkaratutako ebazpena, eta xedatzen dugu jarraitzea Mauritaniako Nouadhibou-ko Wilayaq-eko Epaitegiak 2013ko ekainaren 9an emandako atzerriko epaiaren eraginak aitortzeko demandaren izapidetzearekin, eta xedatzen dugu jarduketetara egiazko ebazpenak eta beharrezko eskakizunak ekarri behar direla, prozeduran balioa eta eraginkortasuna izan dezaten, horien artean, dibortzioaren testigantza edo egiaztapena, jarraian, interpretari ofizial batek itzul dezan. Ez da gora jotzeko errekurtso honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Itzul bekio errekurritzeko aurkeztutako gordailua Beikiya Bint Belle Ould Machnane-ri; hartarako, dagokion epaitegiko idazkari judizialak itzulketa-agindua emango du.

Ebazpen hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Erabaki eta izenpetzen dute jaun-andreek Fede ematen dut».

Ahmed Salem Abdalahi Machnane demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko abenduaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala