Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2015eko abenduaren 29a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5484

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2015 urtean zehar material arkeologiko eta paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emateko dena.

Urriaren 21eko 200. zenbakiko EHAAn argitaraturiko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 15eko Aginduaren bidez, 2015eko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan kokatzen diren aztarnategietan esku hartze baimenduen ondorioz aurkitutako material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko dirulaguntzen emakida-erregimena finkatzen da.

Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuak ezarritako epearen barruan diru-laguntza eskatu zuten: Consorcio para la construcción, equipamiento y explotación del Centro Nacional de Investigación de la Evolución Humana (proiektu bi), Francisca Sáenz de Urturi (proiektu bat), Aranzadi Zientzia Elkartea-Sociedad de Ciencias Aranzadi (proiektu bat), Ángel Martínez Montecelo (proiektu bat), Gakoa Kultura eta Ondarea Koop. Elk. Txikia (proiektu bat), Miguel Ángel Berjón Lobato (proiektu bat), Iterbide, S.C. (proiektu bat), Ondare Babesa, S.L. (proiektu bat) y Qark Arqueologia, S.L. (proiektu bi).

Aipatutako Aginduaren 14. artikuluan adierazitako Balorazio Batzordea bildu ondoren, eta eskaerak Aginduaren 13. artikuluan ezarritako irizpideak erabiliz baloratu ondoren, batzordeak ebazpen proposamena aurkeztu zuen 2015eko azaroaren 27an.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, eta Aginduaren 15. artikuluari eta ezar daitezkeen gainerako beste xedapen orokorrei jarraituz, honako hau Euskadiko Agintaritza

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean adierazten diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea. Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren kopurua eranskin berberean zehazten da.

Bigarrena.– Dirulaguntza ez ematea ebazpenaren II. eranskinean adierazten diren pertsona eta erakundeei, eranskinean adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Onuradunek Agindu arautzailearen baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arloan indarrean dauden gainerako guztiak ere.

Laugarrena.– Diruz lagundutako jarduera guztiak 2015eko abenduaren 31rako bukatuta egon beharko dute Agindu arautzailearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bosgarrena.– Emandako diru-laguntzen justifikazio, kitapen eta ordainketari dagokienez, Aginduaren 18., 19. 20. eta 21. artikuluetan ezarritakoari begiratuko zaio, kontuan hartuz bertan adierazten den dokumentazioa edonola ere 2015eko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dela. Diru-laguntza jaso duten jardueren exekuzioaren justifikazioa jardueren aurrekontuekiko egingo da, emate-agirian zehazturiko aurrekontuekiko, zergak kontuan hartu gabe, eta Agindu arautzailearen 19. artikuluan ezarritako gainerako xehetasunei jarraiki.

Seigarrena.– Agindu horren pentzutan emandako diru-laguntzak ordainketa bakar batez abonatuko dira, 18. artikuluan adierazitakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Ondoren aipatzen diren pertsona fisiko edo juridiko-pribatuei -2015eko urriaren 15eko Aginduaren diru-laguntzen eskatzaile- ebazpen hau jakinaraztea: Consorcio para la Construcción, Equipamiento y Explotación del Centro Nacional de Investigación sobre la Evolución Humana, Francisca Sáenz de Urturi, Aranzadi Zientzia Elkartea-Sociedad de Ciencias Aranzadi, Ángel Martínez Montecelo, Gakoa Kultura eta Ondarea Koop. Elk. Txikia (un proyecto), Miguel Ángel Berjón Lobato, Iterbide, S.C., Ondare Babesa, S.L. eta Qark Arqueologia, S.L. eta Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzea, jendeak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala